Ohean

Aktoreena bai bokazioa. Beti liluratu izan nau elkar ezagutzen ez duten bi aktorek, gidoiak hala eskatzen duelako, elkarrekin oheratzeko hartutako erabakiak.
Kidea gustokoa badezu, tira, ondo (hobeto behintzat), baina hala ez bada?
Zinea dana dala, askozaz ere inpertsonalagoa da, toma motzak, aurrez oso estudiatuak… Baina antzerkia?
"OHEAN" antzezlanaz aditzea izan nuenean, zeharo harritu nintzen. Eta galderak egiten hasi ere bai. Hauek, elkar ezagutzen zuten aurretik ala? Ondo konponduko dira? Nola eramaten dute? Ez al da traumatikoa? Nola bizi dute?
Tartarian, Estitxu Fernandezen eskutik aurkitu det galdera guzti hauentzako erantzuna.
Merezi du alkarrizketa osorik aditzeak. Entzuteko gogoa pizteko, hauxe bakarrik aurreratu, neri gehien gustatu zaidan zatia:
Hiru hilabetez aritu ziren antzezlana prestatzen, inprobisatzen, baina estrenoaren egunerarte, haien harremana ez zan “osoa” izan.
Zer gertatu zan antzezlana hasi baino bost minutu lehenago, kortinen atzean?
Gau bateko harremanen inguruko gogoetak ere, ez dira bazterrean uzteko modukoak…
____
Marijo Deograciasek ere egin zuen antzezlan honen aipamena.
____

